XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Baina ibiltzen da, patioan eta, errekreoan eta, denekin jolasten du, beste edozeinek bezala.
- Idazlanetan dago koxka.
- Jar ezazu ba elkarlanean idazlanetan ere.
- Baina idatzi bakarka egiten da eta....
- Bilatuko duzu moduren bat - eta pipari zurrupadaka hasi zen Periko, elkarrizketa hura bukatutzat ematen zuela adieraziz.
Bila eta bila ibili, eta azkenean andereño Ixabelek eriden uste zuen irtenbidea.
Halaxe esan zien bere ikasleei: - Egin nahi duzue beste idazlanik?.
Erantzuna, suma dezakezuenez, ezezko borobil eta betea izan zen.
- Orduan
- Launaka jarriko zarete, eta lau lagunen artean egunkari bat egin behar duzue.
- Nola? Zer? Zelan? - galdezka hasi ziren ikasleak.
@- Bai, oso erraxa da.
- Ikusi: launaka bildu, eta lauon artean egunkari bat egin behar duzue.
- Lana denon artean banatu, eta elkarri lagunduz, egunkari batek dituen atal nagusiak osatu behar dituzue.